Hala, teniseko paleta modalitateko lehen txapela lortu du antzuolarrak. Miresmen handia dion Sagarmendirekin bikotea osatzeak, gainera, ilusio berezia egin dio: "Beretzat 23. txapela izan da, eta niretzat lehenengoa. Markagailuan aurretik joan arren, bukaeran pixka bat urduri jarri nintzen, baina lasaitasuna eta kontzentrazioa mantentzen saiatuta iritsi ginen 25. tantoraino", azaldu du Askasibarrek.
Aurreratu duenez, ekainean Euskadi mailako binakako txapelketan lehiatzeko aukera izango du. Ikusteko dago norekin eta noiz jokatuko duen.
