Binakako txapela janzteko pauso bakarrera

Hasier Larrea 2026ko maiatzaren 15a

Xabat Askasibar eta Eneko Sagarmendi.

Xabat Askasibarrek Gipuzkoako pala egokituko binakako finala jokatuko du zapatuan, hilak 16, Amasa Villabonan. Eneko Sagarmendirekin osatuko du bikotea, eta aurrean izango dituzte Mikel Vega eta Erik Dima Gaton. 

Aurten lehiatzen hasi eta dagoeneko maila urdinean, Gipuzkoako altuenean, jokatzen dihardu Xabat Askasibarrek. Binakako txapela jantzi dezake zapatuan. Txapelketan zehar neurtu zituzten bi bikoteek elkarren artean indarrak eta Askasibar eta Sagarmendi 15-6 gailendu ziren ordukoan. 

Jaialdia 10:30ean hasiko da eta antzuolarrak hirugarren norgehiagoka jokatuko du. Zuzenean ikusi ahal izango da, kanal honen bitartez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak