Landatxopeko ordezkariak Gipuzkoako azpi-txapeldun geratu dira tute karta-jokoan

Hasier Larrea 2026ko maiatzaren 14a

Gerardo Muñozek eta Isidoro Quintanak Gipuzkoako mahai-jolasen txapelketako finala jokatu zuten martitzenean Ordizian. Landatxope jubilatu elkarteko kideek tute karta-jokoan parte hartu zuten, herriko, bailarako eta bailara arteko kanporaketak gainditzea lortuta.

Gipuzkoako finalera sailkatzea lortu zuten modu horretan. Ordiziako Zuhaizti gizarte zentroan izan da topaketa, eta mahai-jolasetan eta mugimenduzko jolasetan –toka, igela...–aritu dira nor baino nor Gipuzkoako jubilatu elkarteetako kideak. 

Antzuolar bikoteak ezin izan du tute modalitateko txapela jantzi, baina gutxienez ardo botila bat, piperrak eta txorizoa eraman dituzte etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak