Pago Uso elkartean antolatuta. Oñatin dagoen Txopekuako tiro zelaiak hartu du gaur plater tiroketako herriarteko txapelketaren laugarren eta azken saioa. 23 lagun ibili dira nor baino nor gehiago foso unibertsal modalitatean eta Serafin Lizarraga legazpiarra izan da gaurko saioan lan onena egin duena.
Herriarteko txapelketari dagokionez, lau saioak kontuan hartuta Antzuola izan da garaile. Oñati bigarren postuan geratu da eta Elgoibar hirugarren. Herriarteko txapelketan banakako sailkapena ere egiten dute eta kasu horretan ere, Serafin Lizarraga izan da txapela etxera eroan duena.
Sailkapenak:
Gaurko saioa:
1.- Serafin Lizarraga (Legazpi)
2.- Juan Luis Nafarrate (Aramaio)
3.- Pablo Diez (Aretxabaleta)
Herriarteko txapelketa, taldekako saria:
1.- Antzuola
2.- Oñati
3.- Elgoibar
Herriarteko txapelketa, banakako saria:
1.- Serafin Lizarraga (Legazpi)
2., 3. eta 4. postuak (ez dute berdinketa desegin nahi izan)- Pablo Diez (Aretxabaleta), Jose Luis Agirre (Antzuola) eta Jose Luis Nafarrete (Aramaio)