Itxura berria du Antiguako ermitak, mantentze-lanen ostean

Gontzal Belategi Zubia 2026ko apirilaren 24a

Antiguako ermita, mantentze-lanen ostean.

Herritar talde batek bultzatuta, mantentze-lanetan egon da Antiguako ermita azken hilabeteetan

Mantentze-lanetan ibili dira azken hilabeteetan Antiguako ermitan. 2025eko martxoan eman zuen aditzera herritar talde batek premiazko konponketak behar zituela, eta diru-bilketa kanpaina jarri zuten martxan, lanak hasi ahal izateko. Teilatuaren egoeran eta egurrez egindako egituretan jarri zuten arreta, eta eraikinaren biziraupenerako garrantzitsuak zirela azpimarratu. Orain, beharrezko konponketa guztiak eginda, itxura berria dauka.

Antiguako ermitaren teilatuaren egoera lanak gauzatu bitartean.

Garrantzi handiko eraikina

Antiguako ermitak garrantzi handia du antzuolarrentzat, eta honela azaldu du konponketa-lanak martxan jarri zituen herritar taldeak: "Nahiz eta gizartea ikaragarri aldatu azken urteetan, herritarrok Antiguako ermitari dioten atxikimendua handia izaten jarraitzen duela sinesten dugu".

Ez da harritzekoa herritarrek ematen dioten garrantzia, Antiguakoa Antzuolako ermita zaharrena dela uste da eta: "Haren izenak adierazten duen moduan, gure herriak duen ermita zaharrena izan liteke Antiguakoa, herriko parrokia egin aurretik zutik zegoena. Lehen aipamen dokumentala 1503koa bada ere, bertan dagoen Andramari ederra XIV. mendekoa jotzen da".

Antiguako ermitaren teilatuaren egoera lanak gauzatu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak