Energia bulegoaren helburua herritarrei energia kontsumoarekin eta aurreztearekin lotutako informazioa eta aholkularitza eskaintzea da. Doako zerbitzuaren bidez, besteak beste, argindarraren eta gasaren fakturen inguruko informazioa eta energia merkatu arautuen eta libreen arteko desberdintasunen inguruko azalpenak jaso daitezke.
Horrez gain, hornidura puntu bakoitzerako potentzia elektriko egokiena aztertzen laguntzen dute, baita etxeetan instala daitezkeen energia berriztagarriei buruzko informazioa eskaini ere.
Era berean, herritarrek etxebizitzen birgaitze energetikoari buruzko aholkuak jaso ditzakete, eta energia kontsumoarekin lotutako laguntza ekonomikoen inguruko informazioa: bonu sozialak, gizarte larrialdietarako laguntzak...
Informazio gehiago telefonoz –747 48 51 47–, emailez –energiabulegoa@debagoiena.eus– edota webgunearen bitartez.