Andoitz Aranburuk irabazi du Antzuolako Atzeko pilota txapelketa

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko apirilaren 19a

Antzuolako 80 pilotari aritu ziren atzo nor baino nor gehiago Olalde elkarteak antolatutako Atzeko pilota txapelketan, eta finalean, Andoitz Aranburuk, Xabi Jauregi garaitu zuen.

Finala hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuten eta txalo zaparradarekin bukatu zuten, asteon hil den eskolako kide Joseba Azkarateren omenez.

Partiduak 8 tantora izan dira, eta finalean, Aranburuk 8-7 irabazi du lehen txanda, bigarrena Jauregik 8-4, eta desenpatean, Andoitz Aranburu nagusitu da 4-2.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak