Aterkiak hartuta eta ondo jantzita egin dute eskolarteko mendi ibilaldia Antzuolan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 15a

Antzuolako, Bergarako, Elgetako, Eibarko eta Debako neska-mutikoek hartu dute parte, euren senideekin, Antzuolan egin den mendi ibilaldi neurtuan. Bi ibilbide prestatu dituzte: 9,7 kilometrokoa luzea eta 7,05 kilometrokoa motza.

Eskolarteko XXXVIII. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuak egin dira gaur Gipuzkoan, eta Antzuolan izan da horietako bat –besteak Lezon, Hernanin, Azkoitian eta Lazkaon ziren egitekoak–. Arrola mendi elkarteak prestatutako eta gidatutako irteera izan da eta bertakoak, Antzuolakoak, zein Bergaratik, Elgetatik, Eibartik eta Debatik etorritako hainbat neska-mutiko elkartu dira 09:30ean eskolako kantxan, ibilbidea hasteko prest. Denak elkartu eta izenak eman bitartean, aterkiak eskura dauden egiaztatzen, eskularruak jartzen edo arropak ondo lotzen ibili dira parte-hartzaileak.

Herriko plazan zuten hitzordua eginda baina eguraldi txarragatik, eskolako kantxan jarri dute abiapuntua. Hantxe elkartu dira guztiak eta handik plazarako bidea hartu dute gero, ibilbide neurtua hasteko. Bi izan dituzten aukeran: ibilbide motzak 7,05 kilometro zituen –trenbideraino heldu, handik Bizkalatza aldera segi eta haren ondotik San Martzialera– eta luzeak 9,77 kilometro –plazatik gora trenbideraino, handik Iturriotzera, Uzarragara gero eta San Martzialera ondoren–. Irteera tokian bertan bukatu dira ibilbide biak.

Ibilbide neurtuak izan dira eta kontrol puntu ezberdinak jarri dituzte batean zein bestean, bost guztira: irteera eta helmugan bana eta beste hiru bidean zehar. Kontrol puntu horietatik pasatzean, ordua eta parte-hartzailearen sinadurak jaso dituzte aurrez banatutako orrietan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak