Irabazleek txapela eta garaikurra jaso zituzten, baita hainbat sari ere: errigora kutxa, Larre ostatuan bi asteburuko egonaldia, bi ardo botila eta bi lagunentzako afaria Ubitarte sagardotegian.
Finaletik Antzuolako bost bikote eta Bergarako bi sailkatu ziren Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako finalerako. Hauek dira sailkatuak:
- Bergara: Antonio Ramos – Ana OT
- Antzuola: Markel Lete – Gorka Etxezarreta
- Antzuola: Iosu Larrea – Iker Murua
- Antzuola: Jesus Zubikarai – Lorenzo Iturbe
- Antzuola: Paulo Iparragirre – Juan Kruz Lizarralde
- Antzuola: Aaron Almena – Xabi Gartzía Paskual
- Bergara: Unai Arietaleanibeaskoa – Asier Muñoz
Zapatuko jardunaldian urdaiazpiko bat zozketatu zuten, eta Legazpiko Joseba Telleriak irabazi zuen. Bestetik, egunean zehar Jesus Kortabarria Kaxeta antzuolarra omendu zuten, urte luzez txapelketaren antolaketan egindako lanagatik.
Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako finala martxoaren 28an jokatuko dute Amasa-Villabonan. Guztira 128 bikote ariko dira lehian: Arabatik 16, Bizkaitik 10, Behe Nafarroatik 18, Gipuzkoatik 32, Nafarroa Garaitik 32, Lapurditik 14 eta Zuberoatik 6.