Hala, 2024tik indarrean dagoen araudiari pare bat moldaketa egingo dizkiete: Batetik, eraikineko ekintza-aretoan lo egiteko aukera izango dute Udalak edo Udalarekin lotura duen elkarte batek antolatutako ekintza bateko artistek. Bestetik, ekitaldi bat antolatu eta ondoren luntxa egiten bada, erakusketa-aretoan egin ahal izango da: "Luntxaren aurretik ekitaldirik ez bada antolatzen, luntxa ezingo da egin", zehaztu dute.