'Ipuscua' eta inguruak nola antolatuta zeuden azalduko du Patxi Olabarriak ostegunean

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 17a

Patxi Olabarria, 'Antzuolako armarriaren alardea' liburua erakusten.

Landatxope jubilatu elkarteak egiten duen Osteguneko tertulia dinamikaren baitan, historialari antzuolarrak Ipuscoaren milurtekoari helduko dio hilaren 19an, 17:00etan, Landatxopen. 

Armarriak eta sinboloak aztertzen dihardu azken urteotan Patxi Olabarriak. 2024an Gipuzkoako armarria, gure historiaren ispilu liburua argitaratu zuen, eta 2023an, ostera, Antzuolako armarriaren alardea izenekoa. Azaldu duenez, Euskal Herriko sinbolo gehiago ikertzen dabil gaur egun, eta iaz abiatutako Ipuscuaren milurtekoa ekitaldi sortaren harira, Landatxope jubilatu elkarteak hitzaldia egiteko eskatu zion, gai hori Antzuolara ekartzeko. 

Bada, ostegunean egin dute hitzordua, eta hainbat bitxikeriari buruz jardungo duela aurreratu du: "Ipuscua nafar tenentziaren lehen aipamena 1025koa da, San Juan de la Peña monastegiko liburu batean dago jasota. Liburu horretantxe aipatzen da lehen aldiz ere Bergara bailara, Aritzeta ermita San Juan de la Peña monastegiari dohaintzan ematearen testuinguruan".

Garai hartan Antzuola baino Uzarraga herrixka existitzen zen, eta gizartea bailaratan antolatuta zegoen: "Gerora etorri ziren hiribilduak, XIII. mendean, Gaztelaren konkistarekin". Hain justu, espainiarrek sinboloak "ze ondo saltzen dituzten" ere izango du berbagai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak