Mohamed Lamineren heriotza salatu dute Antzuolan

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko otsailaren 6a

Haren heriotzak "zuzenean kolpatu du Antzuolako familia bat", eta horregatik elkartu dira plazan, Inor ez da ilegala, Atzerritartasun legeak hil egiten du lemapean. Mojtar Leboihi ere han izan da, Mendebaldeko Saharako delegatua EAEn.

Mohamed Lamine sahararraren gorpua itsasoan aurkitu zuten astelehenean, Almerian (Espainia), eta haren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Antzuolan. "Milaka izan dira sorterrian lortu ezin zituzten bizi-baldintza duinak gure artean lortu ahal izateko ahaleginean hildakoak. Errealitate honek, oraingoan, zuzenean kolpatu du Antzuolako familia bat", nabarmendu dute.

Hala, Rafiari eta haren familiari elkartasuna adierazteko helburuarekin egin dute mobilizazioa. "Gure artean inor ez dela ilegala aldarrikatzeko eta Espainiako Gobernuaren konplizitatea salatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak