Anelkarrek 983 euro batu ditu Santa Ageda eskean

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 5a

Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta Anelkarrek, Alborada txistulari taldeak eta Antzuolako abesbatzak lagunduta, eskea egin zuten. 65 lagun inguruko taldea batu zen, eta 983,41 euro jaso zituzten Kongo eta Senegalgo hezkuntza proiektuak bultzatzeko.

Ohitura jarraituz, Santa Ageda eskean aritu ziren Antzuolako kaletan zehar. 18:00etan zuten hitzordua Herriko Plazan, eta, ondoren, kalez kale joan ziren Santa Ageda eskean, helburu solidarioetarako dirua biltzeko.  Hala, elkarteak eskerrak eman dizkie herritarrei laguntzagatik, "gure esker beroena".

Behin kalejira amaituta, Gaztetxera abiatu ziren. Han, askaria eta bertso saioa prestatu zizkioten Bertso Eskolako kideek. Elkartetik "oso pozik" geratu ziren: "Hurrengorako ere entzuteko prest egongo gara".

Hemen argazki eta bideo gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak