Bost bikote sailkatu dira Euskal Herriko mus txapelketako hurrengo fasera

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 2a

Antzuola mailako mus txapelketak badu bikote irabazlea, Markel Letek eta Gorka Etxezarretak osatutakoa. Atzo jokatu zuten finala Ongietorri jatetxean, eta irabazleekin batera beste lau bikotek lortu zuten lurralde mailako kanporaketarako txartela. Antzuolan jokatuko dira partida horiek, Olalde pilotalekuan, martxoaren 7an.

Beste urte batez hogeita hamar bikotek baino gehiagok hartu dute parte Antzuolako mus txapelketan, eta lau jardunaldi jokatu dituzte denera: hiru kanporaketa eta finala. Azken horretan zortzi bikotek hartu zuten parte atzo Ongietorri jatetxean. Markel Letek eta Gorka Etxezarretak jantzi zuten txapela, baina beste bikote batzuek ere jaso zituzten sariak. Izan ere, martxoaren 7ko Gipuzkoako kanporaketan bost bikotek ordezkatuko dute Antzuola: Larrea-Murua, Zubikarai-Iturbe, Iparragirre-Lizarralde, Ortiz-Gartzipascual eta Lete-Etxezarreta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak