Abertzaletasunarekin lotutako ikurren inguruko hitzaldia hilaren 5ean

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 28a

Abertzaletasuna eta hainbat ikur izeneko hitzaldia antolatu du Antzuolako EAJk otsailaren 5erako, 18:30ean, Olaran Etxean. Andoni Larrañaga Mendizabal bergararrak emango ditu azalpenak.

Armarria, ikurriña, esbastika eta aspa gorria bezalako sinboloen testuinguru historiko eta kulturalaz jardungo du, euren bilakaera eta esanahia abertzaletasunaren ikuspegitik aztertuz. Hitzaldiaren helburua "Euskal Herriaren azken urteetako historian lagun izan diren elementuak hobeto ezagutzea eta haien inguruan gogoeta sustatzea" da, adierazi dute jeltzaleek. Antzuolako EAJk herritar oro gonbidatu du hitzaldira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak