Santa Ageda bezperako kalejira solidarioa egingo du Anelkarrek

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 30a

Anelkar elkartasun taldeak Kongoko eta Senegalgo hezkuntza proiektuetara bideratzeko diru-bilketan egun garrantzitsua da otsailaren 4koa.

Santa Ageda egunaren bezperan, ohitura legez, kantuan irtengo dira herritarrak, Alborada txistulari taldeak eta Antzuolako abesbatzak lagunduta. 18:00etan egin dute hitzordua Herriko Plazan, eta kalez kale joango dira Santa Ageda eskean, helburu solidarioetarako dirua biltzeko. 

Iaz, esaterako, 957 euro eskuratu zituzten kalejiraren bitartez. Anelkarreko kide Jabi Etxanizek esan bezala, "oso kopuru esanguratsua da, jendea bikain portatzen den seinale". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak