Oinarineko dantzariak badabiltza Inauterietarako prestatzen

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 28a

Torresoroan egindako entsegu baten irudia.

Hainbat aste daramatzate dantza taldeko kideek entseguekin, adinaren arabera sailkatuta. Otsailaren 14an, zapatua, irtengo dira kalera, Inauteri eguna girotzen hasteko.

Dantzari antzuolarrek Aratusteetako ohiko egitaraua garatuko dute otsailaren 14an, zapatua. 10:00ak aldera irtengo dira kalejiran eta 12:00etan egingo dute dantza emanaldi nagusia, Herriko Plazan. Talde parte-hartzaileek askotariko dantzak plazaratuko dituzte, eta ez dute hutsik egingo Antzuolako arku dantzak eta Sorgin dantzak. Azken horretan herritarrek ere parte ahal izango dute, urtero bezala. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak