Ateak zabaldu ditu Antzuolako 'Genozidioa gelditu! Palestina askatu!' erakusketak

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 25a

Atzo ireki zen Antzuola-Palestina elkarteak egindako Genozidioa gelditu! Palestina askatu! erakusketa, Olaran Kultur Etxean. Gaur arratsaldean, berriro ere bisitatu ahalko dira bertako lanak, 18:00etatik 20:00etara.

Genozidioa salatzeaz gain, palestinarren egoera presente mantentzea da ekimenaren helburua. Hala, Antzuola-Palestina taldeko kideek azaldu dutenez, posible da, egoerari ikusgarritasuna emateko, erakusketa beste herri batzuetara eramatea.

Bederatzi ataletan banatzen dira erakusketa osatzen duten argazki, idatzi eta bestelako materialak: hain zuzen, lurra, suntsiketa, biktimak, gosea, eskolak eta ospitaleko deslazamentuak, zentsura, errepresioa eta Zisjordania.

Asteburu honetan ateak zabaldu ditu erakusketak, baina, astelehenetik eguaztenera, erakusketa bisitatzeko aukera izango dute eskolako ikasleek.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak