Deskargako tunela itxiko dute domeka eta astelehen gauetan

Koldo Zubia Salas 2026ko urtarrilaren 23a

Deskargako tunela, Beasaingo noranzkoan.

Igandetik astelehenerako gauean, Bergarako noranzkoan itxiko dute, eta, astelehenetik astearterako gauean, Beasaingo noranzkoan. 23:00etatik 05:00etara izango dira bi itxierak eta ikuskapen lanak egingo dituzte tarte horretan.

Bidegik jakinarazi duenez "tunelaren segurtasun gutxieneko baldintzen gaineko 2004/54/CE Europako Zuzentarauak ezarritakoa betetzea" da itxieraren arrazoia; hau da, tunelaren segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzea. Horregatik, AP-636ko tunela itxita egongo da urtarrilaren 26tik, urtarrilaren 27rako gauean, Bergarako noranzkoan, eta, urtarrilaren 27tik, urtarrilaren 28rako gauean, Beasaingo noranzkoan.

Ordezko bidea

Hala, igandeko astelehenerako gauean, tunelaren aurreko irteera hartzea, eta, GI-2632 errepidetik, Deskargako gaina zeharkatuz, Antzuolarainokoa egitea gomendatu du Bidegik; behin Antzuola igarota, 19. sarreratik, AP-636ra berriro sartzeko. Astelehenetik astearterako gauean, bestalde, ibilbide bera alderantziz egin beharko da: Antzuolako 19. irteera erabili eta Urretxu eta Zumarraga aurreko biribilgunetik, AP-636ra berriro sartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak