Palestinako genozidioa salatzen duen erakusketa ikusgai asteburuan

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 21a

Antzuola-Palestina elkarteak erakusketa irekiko du zapatuan Olaran Kultur Etxean, Genozidioa gelditu! Palestina askatu! izenburuarekin.

Herritarrek 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango dute argazkiz, idatziz eta bestelako materialez osatutako espazioa, baita domekan ere, 11:30etik 14:30era goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Datorren astelehenetik asteazkenera, ostera, eskolako ikasleek izango dute erakusketa bisitatzeko aukera. 

Erakusketa hori Elgetan jarri zuen ikusgai joan den abenduan bertako Palestinaren aldeko taldeak, eta orain antzuolarrei egin diete herrialde hartako egoerari buruz kontzientziatuta jarraitzeko gonbidapena: "Izan ere,  gure helburua, genozidioa salatzeaz gain, Palestinako gaia komunikabideetatik ia desagertuta dagoen une honetan presente mantentzea da; negua izanda, palestinarren egoera gehiago gogortu da, eta premiazkoa da eutsi ezinezkoa dela ohartaraztea", adierazi du Antzuola-Palestina taldeko Pilar Etxanizek.

Dokumentala ere bai

Ildo beretik, hilak 23, ostirala, 2024an estreinatutako No other land dokumentala proiektatuko dute Torresoroan, 19:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak