Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatu dituzte asteburuan. Arin tabernan, atzo, esaterako, hamabost bikotek hartu zuten parte.

Gaur, berriz, Okaldin hamabi bikotek hartu dute parte. Atzotik hiru bikote sailkatuko dira herriko finalera, eta gaurtik, beste hainbeste.
Hurrengo hitzorduak
Datorren asteburuan jokatuko da hurrengo kanporaketa Koxkorren. Eta horren ostean, otsailaren 1ean izango da herriko finala Ongi Etorrin.