Antzuolako Olalde pilota eskolako Garazi Aranburuk eta J. Bergarak Izaro Irizarren eta Elene Uribesalgoren aurka binakako partida jokatu dute gaur pilota jaialdi berezi bati hasiera emateko. Antzuolako nesken ostean, Ados enpresako Binakako Txapelketaren barneko bi norgehiagoka jokatu dituzte. Alde batetik, Iriarte–Ernaga bikotea nor baino nor gehiago aritu da Gomez–Sotil bikotearen aurka, eta bigarren partidan, Oskoz eta Arrastia, Gomezen eta Agirreren aurka aritu dira.