Hiru antzuolarrek Egañarekin neurtuko dute bertsotarako abilidadea, Iraia Gabilondo gai-jartzailearen esanetara. Sare sozialetatik zabaldu zuten ekitaldiaren kartela, eta erantzuna berehalakoa izan zen: "Ordubetean bete ziren bazkarirako toki guztiak, 60 inguru. Toki barik geratu baina bertso-saiora etorri gura dutenei esan diegu kafe-ordurako bertaratzeko".
Herriartekora begira
Bertso-desafioa Gipuzkoako III. Herriarteko Txapelketaren baitan kokatzen da. Madariagak, Alberdik eta Matak ordezkatuko dute Antzuola, eta prestaketa moduan hartuko dute Olaldekoa.
Bihar emango dituzte txapelketa horren xehetasunak, Villabonan, baina Alberdik jakinarazi du Debagoieneko kanporaketako finala Antzuolako gaztetxean izango dela.