Aurtengo gimnasioko eskaintzan, emakumeei zuzendutako entrenamendu gidatuak

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 12a

Antzuolako udal gimnasioak 2026rako ordutegi, tarifa eta emakumeei zuzendutako entrenamendu berriak aurkeztu ditu.

Gimnasioa astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara egongo da zabalik; asteburu eta jai egunetan, berriz, 10:00etatik 21:00etara. Tarifei dagokienez, hileroko bazkide kuota 15 eurokoa da, eta urteko kuotak 150 euro balio du. Gimnasiora sartzeko giltza fisikoak 3 euroko kostua du; aplikazio bidezko sarbideak, ostera, 2 euro lehen urtean.

Ikastaroetara bazkideak eta bazkide ez direnak apuntatu daitezke, bazkideek prezioan abantaila izanik. Ordu erdiko saioak, asterokoak eta astean bi saiokoak dituzte aukeran, spinning-a, funtzionala, body-tonoa eta 60 urtetik gorakoentzako gimnasia praktikatzeko. 

Berrikuntza nagusietako bat emakumeei zuzendutako entrenamendu gidatuak dira. Saio hauek gimnasioko aretoan egingo dira astearteetan 19:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara. Izen-ematea gimnasioko monitorearekin harremanetan jarrita egin behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak