Ohiko menua –oilasko paella, oilasko errea patatekin eta pantxineta–, menu beganoa –barazki paella, falafel okela-bolak saltsan eta fruta– eta umeen menua –oilasko paella, okela-bolak tomatearekin eta jogurta– egongo dira aukeran. Lehenengo biak 23 euroko prezioan –ikasleek 18 euro ordainduko dute–, eta umeena 16 euroan. Izena ematen dutenek mahaiak eta bankuak ipintzera joan beharko dute, 11:00etan.