2026an Lapatzako gunean aparkatzeko izen-ematea zabalik, hilaren 22rarte

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 8a

Neurri bereziko ibilgailuak urte osoan Lapatzako gunean aparkatzeko zozketa egingo du Antzuolako Udalak urtarrilaren 23an. Zortzi plaza egongo dira denera, eta interesa dutenek hilaren 22an baino lehenago eman beharko dute izena, udaletxean.

Aparkalekua tokatzen zaienek 60 euroko tasa ordaindu beharko dute. Erabiltzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte: eskatzaileak gutxienez bi urteko antzinatasuna izan beharko du Antzuolan erroldatuta. Herrian bizi dela eta dagokion ibilgailuaren zerga herrian ordaintzen duela ere egiaztatu beharko du. Onuradun edo familia bakoitzak ibilgailu bakarra aparkatu ahal izango du.

Horretaz aparte, Udalak jakinarazi du arauak ez betetzeak edo erabilera desegokiak aparkalekua erabiltzeko eskubidea galtzea ekarriko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak