Antzuolako umeak eta gaztetxoak ez dira aspertu gaur. Urtea bukatu aurretik Gabonetako parkeaz gozatzeko aukera izan dute. Eskolako jolaslekuan hainbat puzgarri eta jolas izan dituzte, adinaren arabera banatuta.
Gaur, abenduak 30, arratsaldean ere zabalik egongo da: 16:30-19:00.