Palestinaren alde mobilizatu dira Antzuolan

Gontzal Belategi Zubia 2025eko abenduaren 27a

Atzo, egubakoitza, elkarretaratzea egin zuen Antzuola-Palestina elkarteak 'Genozidioa gelditu!' lelopean. Kantuak, poesiak, testuak eta ekintza sinbolikoak izan ziren elkarretaratzean zehar.

Antzuola-Palestina elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, egubakoitza, Antzuolan, San Esteban krosaren ostean. Elkarretaratzeak zati ezberdinak izan zituen, eta tartean, kantuak, poesia, testuak eta ekintza sinboliko bat izan zuten. Esate baterako, Eduardo Galeano poetaren Inorrezak lana irakurri zuten elkarretaratzean zehar.

"Israelgo estatua bere estrategia ankerra praktikatzeko abiapuntuan maisu da; deshumanizazioan, alegia. Palestinarrak ezer, inor, ez direla kontsideratzeko errelato bat planteatzen du, eta errelatoaren arabera, nola ez diren inor, ez diren ezer, edozer egin daiteke", nabarmendu zuten elkarretaratzean egindako irakurketan. "Paradoxikoa dirudien arren", bizitzari eskerrak emanaz amaitu zuten elkarretaratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak