Eguraldi txarrak ez ditu kikildu korrikalari antzuolarrak

Gontzal Belategi Zubia 2025eko abenduaren 27a

Eguraldi txarraren gainetik korrika egitera irten ziren atzo, egubakoitza, antzuolarrak, San Esteban krosean. Bost kilometroko lasterketan Jone Jauregi eta Mikel Arregi antzuolarrak izan ziren azkarrenak.

Herriko gaztetxoenek eman zioten hasiera San Esteban krosaren 2025eko edizioari. 5 urteko gelako, LH1-eko eta LH2-ko haurrek 300 metroko lasterketa egin zuten. Benjaminak eta alebinak izan ziren hurrengoak lehiatzen. Distantzia ezberdinetan lehiatu ziren, lehenek 500 metro egin behar izan zuten, eta bigarrenek kilometro bat. Infantilak, kadeteak eta helduak izan ziren azkenak parte hartzen. Hauek ere neurri ezberdinetan lehiatu behar izan zuten, lehen biek bi kilometro eta erdi egin behar izan zuten, eta azkenek berriz bost.

Jauregi eta Arregi azkarrenak

Lehen unetik giro polita izan zen herriko plazan, eta parte hartzaileak txalo eta oihu bidez animatzen zituzten bertaratutako herritarrek. Helduen lasterketan Jone Jauregi izan zen lehena emakumezkoen artean. Honen atzetik gelditu ziren Ane Garcia eta Ainize Lizarralde. Gizonezkoetan berriz, Mikel Arregi izan zen azkarrena. Lier Aranguren eta Unai Mondragonek osatu zuten podium-a honekin batera. Lehen antzuolarraren saria ere Jauregi eta Arregirentzat izan zen. Infantiletan Xabat Aiastui izan zen lehena, Garazi Aranburu eta Irati Sudupe honen ostean gelditu zirelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak