Ez Dot Moztuko Bizarra, Bilbon egingo den manifestaziora begira

Hasier Larrea 2025eko abenduaren 21a

2022ko Gabonetan ateratako talde-argazkia.

Urtarrilaren 10ean euskal presoen aldeko manifestazio nazionala egingo du Sarek Bizkaiko hiriburuan, eta Antzuolako taldeak hara joateko deialdia egingo du. 

Hala, abenduaren 24an, 12:30ean, Zurrategi plazan luntxa eskainiko dute taldeko kideek, eta herriko denda, taberna eta ekoizleen produktuekin osatutako saski eder bat zozketatuko dute. Ekitaldi hori baliatuko dute Bilbon urtarrilaren 10ean egingo den manifestaziorako deialdi berezia egiteko eta plazara bertaratzen diren guztiekin argazki bateratua ateratzeko.

Manifestazio horretara joateko autobusa ere antolatuko dute. Irteerak Sagastiko autobus geltokitik izango dira, 10:45ean eta 15:00etan. Autobuserako izen-ematea Aitz Garbi tabernan egin beharko da,  urtarrilaren 7a baino lehen.

Bestalde, urtarrilaren 2an urteko lehenengo kontzentrazioa egingo dute Zurrategin, arratsaldeko 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak