Cristal Peak sarietan finalisten artean dago Ibai Larrea

Xabier Urtzelai 2025eko abenduaren 12a

Larrea, aurten Irlandan irabazitako lasterketako podiumean.

TrailRunAdvisor plataformak antolatzen dituen Cristal Peak sarietan finalisten artean dago Ibai Larrea. Sari horien bigarren edizioa antolatu dute aurten, abenduaren 19an jakinaraziko dituzte irabazleak, eta antzuolarra 23 urtez azpiko atleta onenen kategorian dago.

Cristal Peak sarietarako epaimahaia trailera bideratutako komunikabideek, federazioetako ordezkariek eta zenbait profesionalek osatzen dute, eta abenduaren 2an erabaki zituzten aurtengo finalistak zeintzuk diren. Hala, guztira lau kategoria daude: 23 urtez azpikoak; distantzia motzeko lasterketak eta skyrunninga; distantzia ertaineko lasterketak; eta distantzia luzekoak. Larrea 23 urtez azpikoen sarirako hautagaietako bat da, eta beste finalistak dira Erresuma Batuko Tom Spencer eta Finlay Grant, Kantabriako Marcos Villamuera eta Bartzelonako Iu Net.

Larrearen aurtengo emaitzen artean Munduko Txapelketako 17. postua, Skyrun de Mournesko garaipena, Sobrescobio Redes Traileko bigarren postua, Zegama-Aizkorriko kilometro bertikaleko hirugarren postua eta Matheysinseko Skyraceko 7. postua nabarmendu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak