Etxebizitzaren gaia lantzeko saioa, Unai Fernandez de Betoñorekin

Hasier Larrea 2025eko abenduaren 11

Unai Fernandez de Betoño (Argazkia: Bilbo Hiria irratia).

Etxebizitzaren inguruan Antzuolako EH Bilduk antolatu duen lanketaren barruan, jendaurreko lehen saioa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 17, arratsaldeko 18:30etan, Olaranen.

Unai Fernandez de Betoño gonbidatu dute aurten argitaratu duen Etxearen korapiloa nola askatu? Etxebizitza-politika justurako gakoak izeneko liburua aurkeztu dezan.

Fernandez de Betoño EH Bilduko lurralde antolakuntzako idazkaria, arkitektoa eta EHUko irakaslea da, eta liburu horretan herritar guztiei etxebizitza duin, eskuragarri eta iraunkor baterako sarbidea bermatzeko alokairu sozialeko etxe-parke publiko zabal eta unibertsala sortzea proposatzen du, prezioak kontrolatzeko mekanismoak ezarrita, Danimarkaren, Herbehereen edota Austriaren ereduak hartuz adibide gisa. Bertaratzen direnek gaiari buruzko galderak egin ahal izango dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak