Arratsaldeko 19:30ak aldera kalean elkartu ziren eta jarraian, Arin tabernan guztiek batera afaria egin zuten, giro onean. Ekitaldian hiru antzuolar izan ziren protagonista: Joseba Iparragirre eta Juan Carlos Hurtado odola 25 aldiz eman dutelako eta Nekane Berastegi 40 donaziorekin egindako ibilbideagatik. Herritarrei egindako ekarpena balioan jartzeaz gain, odola emateak osasun sisteman duen garrantzia gogoratzeko tartea hartu zuten.
Odol emaile berrien beharra
Azken urteetan aurrerapauso mediko eta teknologiko ugari eman badira ere, oraindik ez dago odola ordezkatzen modurik, borondatezko dohaintzetatik soilik lortu daiteke. Odol emaile elkarteak nabarmendu dute odola egunero eta etengabe behar dela osasun sisteman eta honenbestez, odol emateak ere etengabekoak izan behar dutela. Odol emaile berriak behar dira, bereziki gazteak, haien inplikazioak etorkizuneko odol erreserbak bermatuko baititu.