- 17:30ean, 5 urtekoen gela, LH1 eta LH2koen lasterketa, 300 metro.
- 17:45ean, LH3 eta LH4koen lasterketa, 500 metro; eta LH5 eta LH6koena, 1.000 metro.
- 18:00etan, DBH1etik DBH4ra artekoen lasterketa, 2.500 metro; eta 16 urtetik gorakoena, 5.000 metro.
Boluntarioen beharra
Boluntarioak behar dituzte San Esteban krosa egin ahal izateko; hain zuzen ere, ibilbidean zehar laguntzeko. Hala, animatzeko deia egin die herritarrei. Interesa dutenek, idatzi udala@antzuola.eus helbidera.