Aldaketa arrakastatsua izan zenez, aurten ere zapaturako antolatu dute Gaztaina Erre Eguna, hilak 29, 19:00etan. Udalak aurreratu duenez, 110 kilo gaztaina ekarriko dituzte, eta lau danbolin erabiliko dituzte udazkeneko fruitu preziatuok erretzeko. Gaztainekin batera, merienda egiteko edariak ere jarriko dituzte eskura.