Abenduaren 6an, zapatua, 09:00etan irekiko dute epea, 130 dortsaleko mugarekin, herrikrosa.eus-en. Hurrengo izen-ematea, edonorentzakoa, abenduaren 13an irekiko dute, 260rentzako kupoa bete arte.
Bestetik, antzuolarren artean parte hartzea sustatzeko hamar dortsal zozketatuko dituzte, abenduaren 4an. Mezua idatzi behar da antzuolako8m@gmail.com-era, datu pertsonalak emanda, abenduaren 3a baino lehen.