Ibilgailuak, horrenbestez, ezin izango dira herriaren erdigunetik igaro honako ordutegi hauetan: 20:00etatik 07:00etara, astelehenetik eguaztenera; 19:00etatik 07:00etara, eguenetan eta egubakoitzetan; eta zapatuko 14:00etatik aurrera asteleheneko 07:00ak arte. Baimendutako ibilgailuei dagokienez, sartzeko aukera izango dute, baldintza batzuk beteta.