Antzuolak lau partidu irabazi eta bat berdindu du, eta Urolak, bostak irabazi. Gainera, emaitzek erakusten dute bikain hasi duela denboraldia etxeko taldeak: gol gutxien jaso duen taldea da. "Pozik eta konfiantzarekin gaude. Talde gaztea gara,
baina serioa eta sendoa. Gol asko sartzen ditugu eta gutxi jaso. Hamalau partidu bakarrik ditu lehen faseak, eta oso garrantzitsua izaten da liga ondo hastea".
Helburu zehatz barik
Orain arteko ibilbidea oso ona bada ere, antzuolarrek ez dute helburu zehatzik finkatu denboraldirako: "Astetik astera joango gara. Egunerokoan hobetzen joatea da jokalariei eskatu diedana. Ostean, ikusiko dugu noraino heldu gaitezkeen".