Camden Dance Studioko Arima Proyect da ikuskizunaren sortzailea, Blanca Carrasco antzuolarraren zuzendaritzapean, eta tartean badira beste bi herritar: Maialen Aranguren eta Usoa Agirre. Euskal mitologia du ardatz ordu eta hamar minutuko iraupena duen lanak, eta pertsonaia femeninoak eta natura baliatzen dituzte hori kontatzeko, bost ataletan banatuta: Ura, Haizea, Lurra, Sua eta Kaosa.