Haur Dantzarien Eguna egingo dute Antzuolan domekan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko urr. 18a, 11:06

Oñatin irailean egin zuten haur dantzarien topaketako une bat.

Irailean Oñatin batu ziren haur dantzariak, eta Antzuolan borobilduko dute aurtengo ibilbidea, bihar, domeka. Herriko Oinarineko dantzariez gainera, Arrasateko Lore Gazteak, Aretxabaletako Leizarra, Oñatiko Oñatz, Zumarragako Irrintzi, Soraluzeko Urrats eta Legazpiko Korosti taldeetakoak elkartuko dira, egun-pasa ederra egiteko gogoz.

Herriko Oinarineko dantzariez gainera, Arrasateko Lore Gazteak, Aretxabaletako Leizarra, Oñatiko Oñatz, Zumarragako Irrintzi, Soraluzeko Urrats eta Legazpiko Korosti taldeetakoak elkartuko dira, egun-pasa ederra egiteko gogoz.

Urteko azkena

Herriko txistularien kalejirarekin zabalduko dute egitaraua, eta, gonbidatuei harrera egin ondoren, 11:00etan hasiko dira kaleetan zehar dantzan. 12:30ean herriko plazan batuko dira denak, elkarrekin dantza saioa egiteko, eta 13:30etan etxeetara joango dira bazkaltzera; ondoren, 17:30ean hasita, beste dantza saio bat egingo dute: dantza batzuk talde guztiek elkarrekin eta beste batzuk, berriz, talde bakoitzak berea erakutsita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak