'Israel hemen ere hasten da' liburua aurkeztuko dute martitzenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urriaren 19a

'Israel hemen ere hasten da' liburuxkaren aurkezpena, Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburu-dendan.

Antzuola-Palestina taldeak antolatuta, Euskal Herriak Israelekin dituen harremanei behatzea du xede liburuak.

Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, sionismoarekin, eta arrazoi eta interes ugari, berriz, harreman horiek ez eteteko, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen hitzetan; bada, horietako batzuk aletu dituzte maiatzean aurkeztutako Israel hemen ere hasten da liburuxkan, eta Antzuolan aurkeztuko dute oraingoan: Izar Kortabarria eta Miren Txurrukaren eskutik, martitzenean, hilaren 21ean, izango da aurkezpena, 18:30ean, Olaranen. Antzuola-Palestina taldeak antolatutako ekintza da.

Hitzorduak, atzeratuta

Palestinaren aldeko mobilizazioak egin ziren eguaztenean, eta, ondorioz, bi hitzordu atzeratzeko erabakia hartu du Udalak: irakurle taldeari dagokionez, hilaren 22an egingo da, 18:30ean, liburutegian; Herri Curriculumaren lehendabiziko batzarra, berriz, 29an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak