Aimar Pozok sartu zuen lehendabiziko gola, Antzuolaren alde, azkeneko jardunaldian, eta Oier Aranbururena etorri zen ondoren, 26. minutuan; bigarren zatian, berriz, Josu Bouzon, Aimar Pozo eta Aitor Alonso izan ziren goleatzaileak. Hala, gaur-gaurkoz, bigarren postuan da Antzuola, lehendabizikoan dagoen Beasainekin berdinduta, bederatzi punturekin.
Hain zuzen ere, Lazkao izan zuten denboraldiko lehendabiziko jardunaldian aurrez aurre antzuolarrek, eta 1-3 irabazi zieten; ondoren, bergararrak jaso zituzten etxean, eta garaipena eskuratu zuten, 2-0 eginda. Hilaren 11n, berriz, zapatuan, denboraldiko laugarren partidua izango dute, oñatiarren aurka.