Egitarauari dagokionez, 08:30ean irtengo da autobusa, Sagastiko geltokitik, eta 18:30ean izango da itzulera, doan. 10:00etan iritsiko dira Aiherrara, harrera egingo baitiete Sasiko garagardotegian antzuolarrei; ondoren, Eragin lantegira bisita izango da, eta, amaitzeko, ohiturei hutsik egin gabe, bazkaria egingo dute Gozategian, Txitxirioak txarangak alaituta; doakoa izango da. Hala, Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekintzetan parte hartzera.