Ideologiak, 36ko gerra eta errepresioa Antzuolan, liburu batean jasota

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urr. 7a, 09:20

Loiola batailoiko kideetako batzuk, Kalamuan; tartean, Gracian Lete antzuolarra. Irudia: I.R.T.

Ideologiak, Gerra zibila eta Errepresioa Antzuolan (1931-1946) liburua aurkeztuko du Iñigo Ramirez de Okariz historialariak eguenean, urriaren 9an, Olaranen, 18:30ean.

Kolpe militarrak eragindako 36ko gerra eta ondorengo urteak (1936-1946) Antzuolak eta antzuolarrek "bere historian izandako garairik ilun eta bortitzena" izan daitekeela azaldu du Iñigo Ramirez de Okariz Telleria historialariak, "nahiz eta Antzuola erretagoardian eta gerra frontetik (Intxorta, Elgeta) zertxobait urruti egon". Hala ere, uste du Antzuolan garai hartan gertatu zenaz jabetzeko "amnesia kolektibo bat" egon dela, "makina bat gertakari eta herritar askoren benetako oroitzapenak betirako galduta edota berreskuratu gabe egon baikara orain arte". Bada, "hutsune hori" betetzea du asmo Ideologiak, Gerra zibila eta Errepresioa Antzuolan (1931-1946) ikerketa-lanak.

Hiru atal ditu argitalpenak: batetik, gerra aurreko herriko ideologiak ditu aztergai, "gatazka gertatu aurreko eta ondorengo pentsaerak eta joerak ulertzeko beharrezkoa" delako; bestetik, Espainiako gerraren (1936-1939) etorrera eta bilakaera deskribatzen ditu; eta azkenik, "gatazkak bi aldeetan eragindako errepresio sistema eta motak" ditu aipagai, herritarren testigantzetatik abiatuta.

Ikerketa, adierazi duenez, ez da orain pentsatu eta eraikitakoa, "deskribatzen dena urteek aurrera egin ahala joan baita metatzen". Gainera, erantsi du hemen ez dela ezer bukatu: "Ez dut uste liburu honekin gaia betirako agortu denik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak