Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak, Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak eta Antzuolako Udalak antolatu dute, Energia Argitu programaren baitan, eta urriaren 6ra arte eman daiteke izena; horretarako, mezu bat bidali behar da energiabulegoa@ gipuzkoa.eus helbidera edo 628 53 23 03 telefono-zenbakira deitu. Saioa egiteko beharrezkoa da ikasleen kopurua ezagutzea aldez aurretik.