Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 1, eta elkarretaratzea egiteaz gain, manifestua irakurri dute Antzuolan, Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkartearen eskutik. Haien hitzetan, bi modutan ospatu nahi izan dute eguna: "Gizarteari egiten dioten ekarpenari balioa emanez, eta denon artean zaintza komunitate bat eraikitzeko lan eginez".
Halaber, aldarrikatu dute haiei eragiten dieten politiken plangintzan, prestaketetan eta erabakietan aktiboki parte hartzeko duten eskubidea dutela; besteak beste, pentsio duinak jasotzeko edota IKTetarako sarbide errazteko eskubidea. Are gehiago, aipatu dute adineko herritarren beharretara egokitutako etxebizitzak behar dituztela, gehienek etxean zahartu nahi baitute, eta hori posible izan ezean, egoitza publiko gehiago egoteko eskatu dute.