Unai Murgiondo antzuolarra da entrenatzailea, Kepa Etxaniz eta Ion Madariaga herrikideak alboan dituela, eta adierazi du futbolariak "izugarrizko gogoarekin" daudela lehen partidurako: "Talde gaztea gara, eta nabari da euren ilusioa eta gogoa denboraldiari ahalik eta ondoen ekiteko". Azaldu duenez, aurre-denboraldi "ona" egin dute, eta "konfiantzarekin" doaz lehen partidura. Hala ere, aurreikuspenik gabe, "inongo presiorik gabe", hasi nahi dute liga: "Emaitzek jarriko gaituzte sailkapenaren goialdean edo behealdean".