Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta, Udalak antolatu du ikastaroa: Lander Uribesalgo, Lokatza Ziklismo Elkarteko kidea, izango da gidaria, eta esku-tresna praktikoak jarriko ditu herritarren eskura, "bizikleta egunerokoan erabiltzea errazagoa izan dadin". Martitzenean izango da ikastaroa, 17:00etatik 19:00etara, eskolako patioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.