Ikasturteko ikastaro-eskaintzaren berri eman du Udalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 11a, 10:02

Antzuolako udal gimnasioa, artxiboko irudi batean.

Gimnasioko eskaintzaz gain, aurreko ikasturtean bezalaxe, euskara eskolak, antzerkia, areto dantzak, abesbatza, txaranga, eskulanak eta yoga izango dira; horrez gain, atabala eta txistua ikasteko aukera egongo da. Nigan-eko saioak ere antolatu dituzte.

Udal gimnasioari dagokionez, honako hauek dira ikasturte honetarako antolatutako eskolak eta ordutegiak:

  • Astelehen eta eguazten. Bi egunetako saioak. 
    • 09:30. 60+ Gimnasia. 
    • 19:30. Spinning. 
  • Martitzen eta eguen. Bi egunetako saioak. 
    • 18:00. Funtzionala. 
    • 19:00. Spinning. 
  • Egun bakoitzeko saioak: 
    • Astelehena, 08:30. Funtzionala. 
    • Martitzena, 09:15. Spinning. 
    • Eguaztena, 17:00. Luzaketak. 
    • Astelehena, 17:30. Body Tono. 
    • Eguaztena, 18:30. Body Tono. 
    • Eguena, 09:15. Body Tono. 
    • Egubakoitza, 15:30. Body Tono. 
  • Gazteentzat: 
    • Egubakoitza, 16:30. Crossfit. 
    • Egubakoitza, 17:30. Spinning. 

Bi saio eginez gero astean, 28 euro ordaindu beharko dira; saio bat, berriz, 14 euro. Horrez gain, 20 eurokoa da ikastaroen matrikula, eta osorik eginez gero, itzuli egingo da amaieran. Taldea osatzeko gutxienez lau pertsonak eman behar dute izena; horretarako, hemen da izen-emate orria.

Bestelako ikastaroak

Udal gimnasioko kirol eskaintza ez ezik, Udalak eskuartean ditu bestelako aisialdirako aukerak ere: eskulanak, areto dantzak, antzerkia, yoga, abesbatza, txaranga, txistua, atabala, garapen pertsonala eta euskara eskolak. Hemen dituzue xehetasun guztiak. 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak