Urriaren 18an izango da Antzuola-Aiherra eguna, Aiherran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 16a, 10:11

40. urteurreneko ospakizuna, Aiherran.

Data gordetzeko eskaria egin die herritarrei Udalak, egitarauaren xehetasunen berri aurrerago emango duten arren. 

Urriaren 19a da Antzuolaren eta Aiherraren (Nafarroa Beherea) arteko senidetzearen egun ofiziala, bi udalek horrela hitzartu ondoren iaz, baina egun batez aurreratu dute aurten hitzordua, urriaren 18an –zapatua– izango dela jakinarazi baitu Udalak, Aiherran. Hori dela eta, data gordetzeko eskaria egin die herritarrei Olatz Lezeta alkateak, parte hartzera animatzekoa. 41. urteurrena izango da, eta, ohi den eran, autobusa antolatuko dute joan-etorria egiteko; horrez gain, bazkaria izango da ekintza nagusienetako bat, eta bestelako ekintzaren bat ere egingo dute, gaur-gaurkoz zehaztu gabe dagoen arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak